miércoles, 30 de mayo de 2012

Albistea

Hau 1. ebaluazioan egin nuen albiste bat da. Albiste bat benetan gertatutako ekintza erreal bat narratzen duen testua da. Albistea egia dela baieztatzeko argazkiren bat izaten du. Hainbat parrafotan antolatuta egoten da. Normalean tituluan zeri buruz dijoan esaten du, sarreran oso laburtuta datu gehiagorekin eta azken parrafoan datu zehatzak azaldu eta albistea kontatzen da.
Openoffice.org Word Processor programa erabili nuen abistea idazteko eta interneten bilatu nuen argazkia jartzeko.
Albiste hau egiten ikasi egin dut albiste bat antolatzen eta beharrezkoa den informazioa bilatzen.




Artaziak barruraino
Lorategiko landareak kimatzen ari zela, 86 urteko agure batek artaziak begian sartu zituen istripuz Arizonan, AEBetan. Antza denez, oreka galdu eta erabiltzen ari zen guraizeen gainera erori zen. Erremintaren erdia buru barruan geratu eta begiraino heldu zitzaion. Urgentziazko ebakuntza egin diote eta zirujauek aurpegia berregitea lortu dute, baita begia salbatzea ere. Sinesgaitza.





No hay comentarios:

Publicar un comentario